Urratsak Zubi (Herri Urrats 2023)
Amaren bularretik jaso nituen Kontzientzirik gabe lehenengo hitzak Aitaren besoetara jauzi eginik Eman zizkidaten unibertsoak Amonaren eta Aitonaren kontuetan Jakinduri xamur baten beroa Zetorkidan bideari ekiteko Behar nituen indarra eta arnasa Kaixo esanik elkarreri Helduko diogu etorkizunari Eman hegoak Euskerari Bihurtu ditzagun urratsak zubi Iraganeko soinuak dira entzuten Hemen gauden gehienon ahotsеtan Gure bihotzak aske dira sentitzеn Maitatzeko era desberdin hontan Badaukazu begiradan disdira bat Ez dudana aurkitzen beste hizkuntzetan Egin nauzun argia eta sua zara Maite zaitut esna eta ametsetan Kaixo esanik elkarreri Helduko diogu etorkizunari Eman hegoak Euskerari Bihurtu ditzagun urratsak zubi Kaixo esanik elkarreri Helduko diogu etorkizunari Herri Urratsen zuk eta nik Bihurtu ditzagun urratsak zubi
Submitted by NecroLord — Jun 24, 2026