Numen
Album • 2007
Agur azken argi izpiei. Heldu da egunsentiaren heriotza. Irrifarre batek estaliko du lurra, irrifarre maltzur, gaixo eta krudela. Alperrikakoak dia erreguak, zuen sakrifizioa, negarra. Aro berri baten etorrera hurbil da, gorroto, malko eta sufrimenduzko garaia. Betirako sufrimendura kondenatuok: non da jainkotzat duzuena orain? Non da!
Submitted by Cyberwaste — Apr 25, 2025
Izatearen jatorriaren mesprezua. Pentsamendu hutsetan oinarrituriko itxaropena. Arima galduen noraeza. Abian jarri da saminaren manua baoetan barren hedatuz. Garai batean babsea eman zizuenaren irrifarre izkutua. Arbasoen jakituria, galdua, zuen itxaropena bezala, zuen koldarkeriak ez du mugarik. Argizaria amaitu gabe itzali duzue kandela. Gauaren arnasa, haize sorginduen intziriak, umeen negarra, zentzuen galera, ikararen domeinua. Amaierara gidatuak aro berri baten hasierara
Submitted by Lake of Tears — Apr 25, 2025
Behelainoaren estalki hotzak herri traidoreen begirada lausotu du beren etsipenaren ispillu. Beldurraren usainak negar eta aienak bildu ditu haizearen oihartzunean. Erruki arren! Oh izaki jainkozkoak! Erruki arren! Numen ahaltsuak! Gizaki gauzeztan inozoak traizioaren artzapezpiku madarikatuak! Erruki zaitezte kristautxuok bukatu da herri traidoreen epea Ihesa, erregua, borroka... ezer ez duzue zilegi koldarrok, erabakita dago zuen patua. Mariren aihotzak artaldea larrutuko du otso aosetien amorruz, eta Herioren hatsak irentsiko ditu zuen arimak.
Submitted by The Void — Apr 25, 2025
Odolezko mantuz estali du gauak ilargia. Sugarren haserreak lirraren beroa esnatu du. Azken aroaren lehen eguna iritsi da. Hondamena eta sarraskiaren iraultza fededunen munduan gailendu da. Odolezko errekek baso eta ibarrak estali dituzte. Enbor eta harrizko uholdearen amorruak, aurretol eraman ditu ikararen itsasora. Haizearen zakarrak, gorputz kiskalien atalak daramatza, lurruzpeko aganzturaren hilobira. Euriaren ziztadak zoramena barreiatu du gorputz abailduen arimen barrena. Eromena, etsipena. Mariren begien dirdirak Egusenti berriari eman dio bide.
Submitted by johnmansley — Apr 25, 2025
Ulu ikaragarri batek hodeiertzean aurkitu du oihartzuna. Hainbeste odol irentsitako lurrak asetu du azkenik odol egarria. Hondamendiaren oldarraldiak baretu du bere haserrea, gorrotoaren indarrak bihurtu du bere besoa. Esna Ama Lurra! Graipena duzu atejoka! Zuhaitzen balantzak, enborren karraskada hotsak, elementuen noraezeko dantzan murgildu dute Naturaren adimena. Esna Ama Lurra! Graipena duzu atejoka! Goizargiari iheska abiatzen den Haizea. Sugarren arragoko Suaren itzalezina, Harkaitza suntsitzen duen Uraren indarra. Graipenaren ostean belearen hegaldiak... iluntasuna dakar. Zoazte lasai Naturaren izakiak, zoazte lasai Numen ahaltsuak, zuen gotoriekura. Itzalpeko egonaldian duzue eternitatea, Ilargi eta Eguzki dituzue begi... zaindu Mairen erreinua!
Submitted by The Void — Apr 25, 2025
Bizitza eratzen duen iriztuak zeruaren ispilua apurtu du Heriotzaren aurrean belaunikatzeko. Gauzatu da gaua betikotasunean. Behelainoa eta ezereza denboraren iluntasunean nahastu dira. Ipar Haizeraren ezpata hotzak baso eta ibaiak izoztu ditu bere eztenkaedaren aintzinean. Bakardadean pausatzen diren gauak... Elur malutetan galtzen den zeruaren negar aiena... Isiltasunaren hots hutsa... Ilargi betearen begiradak behelainozko itsaso marduletan islatzen du mendi tontorren itzalaren samindura. Basoko zoko izkutuenean bizirik da Gaueko. Itzalen munduko gidari, iluntasunaren jabea. Bere itzalaren babesean, egunsentiaren ametsa gauzatu bitatean Lurraren lotaldi sakona bilduko duena.
Submitted by Iron_Wraith — Apr 25, 2025
← Go back to Numen