Jarrai beza kondairak
Ihesi doa denbora, amaigabea haizearen bidaia, errekastoen urak geldiro darrai... Gure herria bere jaiotzean emankortasunaren aberastasuna aurkitu zuen ibai zabala izan zen. Gure arbasoen jatorria hitza eta keinuaren asmamenaren arteragokoa da. Gure arbasoen aita lurreko lehen izakien artean eskuldunak. Naturako basa piztoetatik bereiztuz, adore eta asmamenez baliatu zena, eskuen ahalmena erdietsiz eskuen eta keinuen arteko hizkuntza jokoari eskuera deito ziona, bere izateriaren lehen garailea, bera lehen eskualduna
Submitted by NecroGod — Apr 25, 2025
Inguma, ametsen jeinu maltzur eztarrian korapiltzen haiz lo dagoenari arnasa etenaz itolarri jasangaitza sortaraziz. Inguma, amesgaiztoen, lo ezintasunean, senda ezinezko gaitzen jeinu. Heriotzaren azken arnasa bakean hartu ez huen arbaso, noraezean sendiarekin haserre habilen izpiritu urduria haiz. Inguma, enauk hire izu gauargi hartzen diat lagun, zeruan izar, larrean belar, kontanaren hoiek denak zenbatu arte etzaitezela niganat ager.
Submitted by Infernal Flame — Apr 25, 2025
Hire diztira dut maite Anbotoko erregina mortal guztien gainetik hegan sua egina. Ta eutsi zan zeruan zehar eguzkia joan eta gero. Libre izateko haiz jaioa. Mari, ez zara izango niretzat. Libre izateko haiz jaioa. Mari, ez zara izango niretzat. Nire ametsetan ginen biok tximisten lagun baina argi da hori zela soilik umeen ipuin. Ta eutsi zan zeruan zehar eguzkia joan eta gero. Leihotik dut ikusi ekaitza ta pentsa bapatean hor sugar damatxoarekin gaur berriro larrutan. Libre izateko haiz jaioa. Mari, ez zara izango niretzat. Libre izateko haiz jaioa. Mari, ez zara izango niretzat
Submitted by VladTheImpaler666 — Nov 16, 2025
Ernaldu zen ludia Zerua eta lurra ezkontzean, Barreiatu zen hazia Haizeaz natura orraztean, Murgildu zen guztia Zure negarraz lurzorua estaltzean, Inguratu zenuen ekia Argiaren beroa arnastean, Eta erne zen bizia Uholdea baretzean. Oh! Ama lurra zure seme gaituzu, Oh! Ama lurra babes gaitzazu. Unkigarria zure edertasunean Goiztiriaren argi printzekin egunona ematean, Misteriotsua zure isiltasunean Ilargiari gauean ezpainak ferekatzean , Sentibera udazkenean hostoak zimurtzean Orbelaren mantuaz sustraiak humeltzean, Liluragarria zure bizitasunean Ostadarraren argiaz ortzia zeharkatzean, Bortitza zure haserrean Iriztuaren adarrez lurraren erraiak iltzatzean.
Submitted by Dahmers Fridge — Apr 18, 2026
No lyrics have been submitted for this track yet.
Ehiztari amorratua zen abadea, Meza ematen ari zen egunean Deabrua agertu zitzaion erbi itxuran. Abadea meza bertan behera utziz Erbiaren atzetik joan zen Txakurrak harturik. Bere jainkoak zigortu zuen Mendirik mendi dabil orain Goseak amorraturik Erbiaren atzetik. Inork ez du oraindik ikusi Inork ez daki nondik datozen Txistu eta zaunka tristeak, Baso ilunetan gordeak, Etsipenez beteak Laguntzen ditu haizeak. Ez da gaurdaino itzuli Ez da sekula itzuliko Bere amaigabeko ehiztalditik.
Submitted by VladTheImpaler666 — Apr 25, 2025
Heriotza; Bizitzaren maisu jakintsua, Munduko nagusi zaharra. Izaki ororen beldur eta Oinazeen borrero zitala, Itzalen munduko ate zabala. Lainopean murgilduriko Ibilbide luzea, Hodeiertzik erakusten Ez duen lurralde hezea, Arima izutuak maldan gora Daramatzan ibaiaren nekea, Entzulerik gabeko soinu tristea. Geroa; Aniztasun joriaren itsasoa, Bere magalean erortzen diren izarrak Zeruetan zehar daramatzan lainoa, Zuhaitzen enborretan biziraupena Aurkituko duten Etsipenezko haize emankorren Baratze oparoa. Izarretara begira loratuko den Belaunaldi berriaren ohiartzunak Jorratu beharreko ildoa.
Submitted by johnmansley — Apr 25, 2025
Eguneko erregeak bere Azken arnasa botatzean, Gaueko erregina gudari Dizdiratsuz zipriztindutako Zeru beltzean barrena Abiatzen da. Gau hegaztien urrubiek Naturaren barrunbeetako Izakiak esnatzen dituzte Haizearen uluruekin lausoturiko Inguru ilunetatik atereaz. Erreinu beltzaren gerizpe Ilunak gaua gutxiesten duten Dohakabeen bila doaz. Gauak eta bere isiltasunak Iluntzen dizkie begiak Bakardade izkutuan, Bera da bizi garen mundu hau Iluna denaren lekuko. Gaueko-ren ahalmena Desafiatzera ausartzen Den ezjakina galdurik dago. Ilargipean isladaturiko Itzala ikustean Gaueko jabetuko da Haren arimaz.
Submitted by johnmansley — Apr 25, 2025
Thanks to alexi_es_mi_amigo for sending these lyrics. Submits, comments, corrections are welcomed at webmaster@darklyrics.com NUMEN LYRICS
Submitted by Nargaroth — Apr 18, 2026