Numen
Album • 2001
This track is instrumental.
Garailearen lumak Odolez idatzi duelako historia, Denboraren iluntasunak Galdu du gure irudia. Herri basatia omen ginen, Ulerkaitza zitzaien siniskera Mendi eta basoetatik Jaso genuelako. Ezjakinak; Lurraren hizkuntza Naturak irakatsi zigulako. Herejeak: Beldurraren fedeak Eta bere jainkoak Gure nortasuna asetzen ez zutelako. Deabruaren lagun; Hilbeteko gauetan Zelai eta haitzuloetan Jaiak ospatzen genituelako. Ilunak garaiak, Ilunago ordea,odolaren tintan Luma gidatu zituen gogoa. Denboraren iluntasunak Ezin argirik aurkitu, Argiak ere itzalak baditu.
Submitted by Cyberwaste — Apr 25, 2025
Lurrak irentsi ditu Eguneko azken izpiak, Gaueko belaino hotz tristeak. Gauaren usainean numen, lami eta jentilek Agurtzen dituzte eguzkiaren errainu hilak. Badoaz mendira herritik Andre , neska eta mutilak, Iluntasunaren argitan Izar euriz algarak. Beraien jainko Natura Lehenetan lehena Suaren inguruan Egi bihurtu dena. Arbasoen hitzak entzunez iraun, Lainoen azpitik eginez arraun, Zakilak tente aluak ur, Beldurrak askatasun gose bihur, Aske izanez jainkoei agur, Zuen jainkoak hil behar du gaur. Belladona, mandragora, muskaria Arima bakarti ibiltaria, Hasi da lizunkeria. Akerbeltzaren begiradapean Atera dute eltzea Estramonioaren taupadak Gaitu eraman burujabetasun ertzera, Natura askatasuna, Edanez, igurtziz, maitatuz, Kristautasunaren heriotzera.
Submitted by MetalElf — Apr 25, 2025
Mendiaren irrintziak Sortu du ibarrean oihartzuna, Albokaren doinua da Haranetan behera datorrena. Gudaroste ahaltsua Gure mendietan barrena, Burdinezko zaldunek suntsitu dute dena; Odol egarria, haragi gosea Ospe eta handinahiaz ezin ase Guztiaren gainetik gurutzea dakarte Borrokarako deia da!!! Ilargi Amandrea Zu gurtzea dugu ohorea Mariren gau luze hontan Emaiguzu borrokarako adorea! Harriak amilka Oinazearen zurrunbiloan Amilka milaka harri. Mendeku nahiak Garaitu du. Tobera eta txalapartek Malkor bakoitzaren oihartzunean Mariren izena aideratzen dute. Arima zaharren mintzoa da; Piztu da herri senaren Bihotz sutua. Mendeku nahiak Garaitu du Erromako inperio berriaren Gudaroste harroa.
Submitted by Finntroll — Apr 25, 2025
This track is instrumental.
Oskarbi da zerua Anbotoko andereak piztu du bere labea, Eguzki ahula Laino goibeletan aterbetu da. Zintzarri hotsak dira Ilunabarreko ahaide bakarra, Arratsaldeko isiltasuna Hausten duen bizitzaren marmarra. Behelainoa goi-lautadetan Hedaturik dauden zutarriak Besarkatuz doa, Lurrari itsatsirik iraun duten Ahaideen harrespila zaharkituak. Naturaren tristurak Lanbrozko itsasoetan murgildu ditu Euskal nortasunaren iturburu Izan ziren harizti sakratuak. Haize sorginduen intziriek Enbor artetik dakarte Urrutiko eresi isila, Galdutako itxaropenaren eresia Ahazturiko gure numenen esentzia, Basoaren baitan arnasten den tristezia. Mendi gailurretan zutik eta irmo, Ama Lurraren bularretan iltzaturiko Ezpata santifikatua ageri da. Gizaldi bi bereiztu zituen Zapalkuntzaren garaikurra, Gizakia eta naturaren arteko oreka Hautsi zuen gurutze santua.
Submitted by Cyberwaste — Apr 25, 2025
Hezurrak gogortzen dizkidan Gela ilun eta hotz honen barruan Bakarrik naiz sentitzen Ispirituek naute baztertu Eta jada nire eskuen majiak Ez du erantzunik aurkitzen. Heriotzaren atarian Iritsi da nire azkena Enparantzaren erdian Sua nire zai. Gar eta txinpartek haiekana deitzen naute. Irainek eta oihuek ez dute gupidarik Nire oinazean, Badator sua soinekoan gora, Ilea erreaz, Kixkaliaz azala Lurrak irentsi nazala. Ispirituak zatozte, Zatozte nigana! Zuenganako maitasuna mintzo zaizue, Indar ahaltsu bat nabari dut Ene barnean. Jaun Beltza da Deika ari zaidana Hegaka nabil haidean Betiko askatasun betean.
Submitted by NecroGod — Apr 25, 2025
Itzal baten urratsek Isilarazi ditu Gauaren hasperen hotsak; Iheslariaren arnasestuak Beldur lotsatiz bete ditu Basoko zidor laiotzak. Korrika doa mundutik ihes, Bere begiek isurtzen duten Malko bakoitzaren baitan Oroitzapen mundu zabala Anpuluen itsasora. Orain iraganeko itzal bat da. Gaua da bere mundua, Izkutua bere babesa. Haizeak bakarrik daki Boladan eramandako malkoen jatorria; Ilargiak bakarrik Gerizpearen lorratzek Noiz amaituko duten bere bidea. Korri iheslari, Zoaz gauaren babesean. Bere mantu beltzak zaitu zainduko, Eta ametsen ortzemugaren heltzean Izar berri bat dizu zeruan piztuko.
Submitted by Immortal — Apr 25, 2025
Ernaldu zen ludia Zerua eta lurra ezkontzean, Barreiatu zen hazia Haizeaz natura orraztean, Murgildu zen guztia Zure negarraz lurzorua estaltzean, Inguratu zenuen ekia Argiaren beroa arnastean, Eta erne zen bizia Uholdea baretzean. Oh! Ama lurra zure seme gaituzu, Oh! Ama lurra babes gaitzazu. Unkigarria zure edertasunean Goiztiriaren argi printzekin egunona ematean, Misteriotsua zure isiltasunean Ilargiari gauean ezpainak ferekatzean , Sentibera udazkenean hostoak zimurtzean Orbelaren mantuaz sustraiak humeltzean, Liluragarria zure bizitasunean Ostadarraren argiaz ortzia zeharkatzean, Bortitza zure haserrean Iriztuaren adarrez lurraren erraiak iltzatzean.
Submitted by Lake of Tears — Apr 25, 2025
No lyrics have been submitted for this track yet.
← Go back to Numen