Latzen
Album • 1996
This track is instrumental.
Nire bizitza apurtuz urte batez nahi naute arma sorbaldan artuta mantentzeko atzerri hurbil bat! atzerri hurbil bat! Militarren bihotz txikiak bi kolorezkoak helburu sentimentala beraien herria niretzat atzerri hurbil bat! atzerri hurbil bat! Ez noala esatean beste leku baten naiz ezer txarrik egin gabe gaizkiletzat naukate! Boterearen gorrotoa aurkitzen dugu armadan gorrotoaren boterea berriz ezerezean, tortura mentala. Militarren bihotz txikiak... Boterearen gorrotoa... Militarren bihotz txikiak bi kolorezkoak kantu bat gehiago dela intsumisioarekin helburu sentimentala beraien herria kantu bat gehiago dela intsumisioarekin Herria, Ideiak, Ni... Esan ez deitzeko!
Submitted by Morgoth — Apr 26, 2025
Ze ingo xu? Etxaixat! Gabian billa bagoiaz kalera afaixa dauela esan doskue ta. Gure txosnan danok saltsan gaur be bai bero girua! Ondoko tabernarako bidian itxura exkaxa ta kontrola galduta. Mingaña bere kontutan eta begixak eskian! Ze ingo xu? Etxaixat! Gabero Kriston atxurra harrapota gabiltzak segiru! Ze ingo xu?Etxaixat! Gabero hola jarraitu ezkero geizki akabo bixu! Dana txapauta ta onddiok kalian betiko mozkor berdinak gauz lurrian. Tarraska gabiltz gehixenak eta txala botata! Ze ingo xu?Etxaixat!... Ze ingo xu asteburu honetan kristona harrapotia ez pa dau?!
Submitted by Lake of Tears — Apr 26, 2025
Lurrean luze etzanda hondarrean dut mingaina kolore gorriz betea daukat nire bizkar gaina ta gainera arrastaka naramate! Dena beltza bihurtu da min handia sentitzean. Belarriak falta zaizkit baina badut entzumena txaloak jasotzen ditu hiltzailea izan denak eta orain heroi gisa daukate! Altzairu bat bizkarrean bihotz taupada erdibitua. Buelta danean begiak buelta danean itsuak kaleko hipokritaren rola betetzen dutenak eta gero ezer ez zaie inporta! Urte askotan prestatua gizakiaren esklabua. Gure gorpuak torturatuta ikustearren ordaintzen dute!
Submitted by NecroLord — Apr 26, 2025
Gorputzak dardaka bihotzak lehertzean doinuen zirrarak joten du belarrian buruak astinduz danbaden erritmora ezerdi usaiak berotzen du gogoa. Fede itsuak elkartzen gaitu denok baikaude; eraso! Konpasik gabeko saltuen oinarriak guztiok ditugu aspaldi ikasiak eztarri bakoitza urratzeko bidean ohiuen indarra murgiltzen da airean. Fede itsuak elkartzen gaitu denok baikaude; eraso! Ematen dit erregaia beroaren infernua ulertzen dut esanahia egin bedi erreinua. Deskribakaitza azkenean lortu duguna eroaldiaren ordua da geldiezinezko uretan mugitzen gara bakoitza bere erara! Alde guztietan dira erasoak eta denen elkarteak sortzen du noizbehinka Metal Erasoa. Dena amaitzean oro dago bustita motorraren garra gelditzen da erreta baina sentimendu onena gelditzen da Guztiok itxoiten beste eztanda berri bat. Fede itsuak elkartzen gaitu denok baikaude; eraso! Ematen dit erregaia beroaren infernua ulertzen dut esanahia egin bedi erreinua. Deskribakaitza azkenean lortu duguna eroaldiaren ordua da geldiezinezko uretan mugitzen gara bakoitza bere erara!
Submitted by Corpse Grinder — Apr 26, 2025
Eztarriko korapil sendo hau nahi nuke askatzea kantu hau bukatzean ezagutu zenuen sumendia etengabe su jauzian itzaltzen doa orain. Aitortzen dut haseran jolas soil bat zen aragiaren gosea mila mozkorren azkena Barkaidazu baina oraingo hontan ni naiz babes eske datorrena fideltasunaren ardura. Aldatu naiz zurekin pentsatzeak odola irakiten dit ezintasuna dakarkit, zu gabe. Inoiz ez dut sinistu amodioan sexuaren indarrak estaki dizkit begiak azkenik neri ere iritxi zait sentimendu garaia sentitzeko garaia. Aitortzen dut.... Burua galtzen hasi naiz inor ez bezela maite zaitudalako benetan.
Submitted by NecroLord — Apr 26, 2025
Lotuta nago burmuinean ezin dut aske izan, ezin dut! Bizitza labur bat tokatu zait eta oraindik ez dakit zergatik! Zulo grisetik irtengo naiz neuronak apurtuta, hautsita! Jakin dezaten behin betirako guk ere badugula lekua! Ni bezalako ideiek daramate barne egia ni bezalako ideiek heltzen dute egia! Ideia berdin askok ez du esan nahi arrazoi! Entzun nire mezua ez utzi honela hiltzen! Ez dut nahi faltsurik! Zabaldu ahoa! Ni bezalako ideiek... Ideia berdin askok... EZ IXILDU!
Submitted by BloodShrine — Apr 26, 2025
Ezintasunezko sentimendua gorputzan jabe egiten denean pentsamenduak usteltzen diren momentu hori iristen denean. Amorru biziz garraxi egin uxatu mamuak ta joan, ihes egin! Beldurrik gabe korrika egin ametsen mundura ama naturarekin! Entzun haizea,sentitu sugarra ur lurrarekin batera! Aska ezazu barneko arima gorde boterea! Elementuen indarra jasoz izpirituen etxera igo jakintsu haiek esango dute: "Askatasuna hementxe dago". Arranoaren hego luzeek aire epela zatitzen duten bezela apurtu zure bular sendoa ta kanpora atera zuganako fedea! Hegazka zerura! Entzun haizea... Eguneroko arruntasun astunak nortasuna galtzeraino itotzen bazaitu aurkitu zaitez eta hausnartu sustraiak.
Submitted by Lake of Tears — Apr 26, 2025
This track is instrumental.
Ixiltasunak gaitza eman zuen berehala egin zen ezagun gutxi batzuen traba omen zen azkenik denok mehatxupean mundu hontako arazoetan bat gehiago besterik ez da hau denborak nahi du zure denbora ahaztu ohi da ihesi doala! Hiesa ihes aurkeztu gabe. Hiesa ihes kontrolik ote? Gaur egun ere jende ustela ezjakintasun osoz jantzia, harri botaz, eskua gordez aukeratu dute bazterketa berekoi hauek alde garbian hesi handi bat eraikitzean, irrist eginda jausiz gero, itxi begiak, orain bai, bai! Hiesa ihes aurkeztu gabe. Hiesa ihes kontrolik ote? Itxaropenak sortuko du sendagaia birus batekin berdina zara guretzat bihar gauean plan berdinak baititugu hipokritaren jolasean jausi gabe! Iluntasunan barnean sartzen zure itzala bada bereizten urrundu ordez, hurbiltzen zara zuk zer esanik baduzu hontan barneko sua piztu kanpoan horren handia da zure indarra argitzen duzun jende guztia eskuzabalik zure aurrean! Hiesa ihes aurkeztu gabe. Hiesa ihes kontrolik ote? Itxaropenak sortuko du sendagaia birus batekin berdina zara guretzat bihar gauean plan berdinak baititugu hipokritaren jolasean jausi gabe
Submitted by VladTheImpaler666 — Apr 26, 2025
Ikararen barnean mamuak gordetzen direnez biziak janez gero gelditu gabe handituz doaz gizakia errudun hauen sabelen jan-emale historian zehar beti beldurrak engainatu baikaitu! Garai hurbil batean sorginak sortzen genituen eta parte txarreko beste izaki asko ere bai errungabeen sua askok pozik txalotzen zuten orain ezberdina da baina ikarak hor segitzen du! Fantasmak dira kalean! Ikara die jendeak! Gizartearen mailan asignatura bat gainditzeke errespetu eta justiziaren arazo mamitsua! Fantasmak dira kalean! Ikara die jendeak! Gaixo dagoenari, bazterketa!! Atzerritarrari, bazterketa!! Modu berezian jokatzen duen horri!! Inor ez da inor baino gehiago!! Fantasmak dira kalean! Ikara die jendeak! Gaixo dagoenari, bazterketa!! Atzerritarrari, bazterketa!! Modu berezian jokatzen duen horri!! Norbaiti begiak kendu beharra!!
Submitted by Immortal — Apr 26, 2025
← Go back to Latzen