Denboraren Orbainak
Esnatu! Eguzkia irteten hasi da, berarekin pertsonaia, zerbait haundia hastear, barrutik kanpora zoaz. Gogorarazten dizute markatutako data hau nonbait ezberdina dela, urte osoko egun berezia. Irribarre bat, (Zuk, zuk txoriak) irri-triste bat. (Zuk buruan) Azaleko sentimenduak kanpotik barrura itota. Gogorarazten dizute markatutako data hau nonbait ezberdina dela, urte osoko egun berezia. Irribarreak, (Zuk, zuk txoriak) irri tristeak. (Zuk, zuk buruan) Hego haizeak bultzaka gertu ekarri dizkizu hegazka. Hegan batera bueltaka, buru gainean biraka, txori txarrak hemen dira! Zoritxarrak , txori zaharrak, txori txarrak! Txori onak ala txarrak (orakuluak)? Ego haizeak bultzaka berriz ekarri dizkizu hegazka. Hegan iluna bueltaka, buru barruan biraka txori txarrak, zure ego haizeak txori txarrak!
Submitted by Iron_Wraith — Jun 05, 2026
Belaunak urratuta, mugi ezinda, amets gaizto errealen zurrunbiloan, zingira ilunenean harrapatuta, erruaren pisuaz galtzera kondenatua. Bidegurutze honetan zenbat aukera: zuloan sakontzea, zutik jartzea. Etenik gabe denbora ihes, tempus fugit, denborarik ez, memento mori. Buru barruko ahotsen oihartzun gorra, zelatan dabiltzan sega hotsen zigorra, erraietako jankide ase gabea, amaigabeko negarrak, atsekabea. Bidegurutze honetan zenbat aukera: zuloan sakontzea, zutik jartzea. Etenik gabe denbora ihes, tempus fugit, denborarik ez, memento mori.
Submitted by Iron_Wraith — Jun 05, 2026
Mikroa eskuetan, amorrua eztarrian. Airera botatzen diren leloak, ekintzek bultza ezean, gorrak. Hemen, orain, langileriak darrai, eman barik amore, atzokoen oinorde. Eutsi! Eutsi! Eutsi hor, borrokan tinko! Atzera pausorik ez, erronkak heltzeko beti prest. Efemeride, gertakarien oroimen, emandako denagatik ohore, duintasun irmoaren adibide. Hemen.. Eutsi! Eutsi! Eutsi hor, borrokan tinko! Atzera pausorik ez, erronkak heltzeko beti prest, teknofaxismoaren harrapakina izan gabe. Bidearen amaiera gertu sentitzen duzula, arrazoiak soberan daude ta, kamarada esnatu! Hemen… Eutsi! Eutsi! Eutsi hor, borrokan tinko! Atzera pausorik ez, erronkak heltzeko beti prest, teknofaxismoaren harrapakina izan gabe. Erroak sendo daude, etorkizunaren zutabe.
Submitted by Iron_Wraith — Jun 05, 2026
Bide luzeena beti motzen, erori ondoren ikasiz altxatzen. Minez, arantzak iltzatuz, oroitzen. Odol tantez lorratza, itzulera, markatzen. Lanbro itsuan barnean haztatzen. Bihotz bat hautsi bada zatitan banatzen. Argi bat amaieran, agian urrun, esperantzarik ez du. Maite duzunaren dolua joan zaizunean, eraikitako ametsa berriz eraistea, ezberdin etorri zena geratu denean, Ikasitako guztia ahazten doanean. Argi bat amaieran, agian urrun, esperantzari estu. Heroi direnak ondo dakite barneko indarraz mugak gainditzen, lurrean hegan beldurrik gabe, mugarik gabe.
Submitted by Iron_Wraith — Jun 05, 2026
Apokalipsia! Zu, ardi galdua, itsu, bekatari. Ni, zure artzaina, basamortuan babes eta gidari. Zuri deika, zure zai, zure bila, etengabe. Beldurren mamua, dogma, dogma. Pozoien amua, dogma, dogma. Nonahi isuritako odoletan blai ustelkeria fede. Egia bakarra profetaren esana, madarikazioa liturgian emana. Engainu eta gezurrak inozentzia lapurrak, zuen ordua helduko da, ordainduko duzuen eguna: Golgota, amen.
Submitted by Iron_Wraith — Jun 05, 2026
Instrumental
Submitted by Iron_Wraith — Jun 05, 2026
Itotzen nauen korda, paper idatzien zama, hilkor, zanpatzaile jasangaitza. Gainera etortzen den gela, txikitzen diren ate, leiho salbatzaile eskuragaitzak. Orri zuria aurrean beltza zena utziaz atzean. Orbainekin marraztuz suaren arnasbideak, oinazea suntsitu garretan. Erre! Adorea eta kemena, gai izateko ahalmena, galtzear den itxaropena, iluntasun honetan bilatu dudana, itsu utzi nauena. Besarkada baten indarra, estu hartzen duen bularra, behar dudan gauza bakarra berotasun honetan aurkitu dudana, nire bidelaguna. Orbainekin marraztuta bueltarik gabeko bidea, oinazea itota garretan.
Submitted by Iron_Wraith — Jun 05, 2026
Bizitza betirako zuala heure artian, xakena xak! Ondo gobernauta, samaraino hazita, onena eskeinita. Gaur berriz arrotz gauzia, nerbixuak airian, barriak, begixak heuri begira. Txarribodan negu hotzen sikuan. Txarribodan elkartze ezkutua. Trapu baten batuta zorroztutako altzairua laister gertu xak. Odol egarriz xauken eltzian xoian eskua dantzan hasi guran. Azken auzia aurrian, bakardadia atzian. Gantxua, bankua, estu sartuta samina barrenian. Txarribodan euste, bultzen zirkua. Txarribodan banatze odoltsua. Ezinak, diarrak, ailegau xak izatiaren ordaina. Hi, odolbero, odolusten, odol barik, hil. Iri arte ihartua sugarretan balztuta, azala urratuz kenduta, erre usainak ketuta. Zatitu, txikitu, madarikatu behin hartuta mendekua. Txarribodan pareten sekretua. Txarribodan odol bainu eguna. Han goixan, haritan esegita, zenbat hanka…zer, zein jausi zuan.
Submitted by Iron_Wraith — Jun 05, 2026
Zeuri jarri naiz idazten beltzak irentsiz zuria, negar tanta baten islan bistan zauria. Zeuri ozen irakurtzen, ziur entzungo ez duzun arren, alperrik dela pentsatzen, amets gaiztoen saminak ixten, lehena begira… Historia ber-ikusten, istorioa bir-sortzen. Bat izan ginenean, bi norabide bakarrean, zaila erreza eginez, ilusio antzu berriez gerora begira… Urrundu ginen arte, ilundu arte. Kilometroak bitartean, lurra bion lotura, erraietan. Begi beltzen sua argitsua, zuria soinean. Oliba azala, bihotz gorria, zu nire gogoan. Azken laztana galdua, ostua, zu Palestina. Mugak harresiak, nonahi izua, suntsidura, zu Palestina. Mundu guztiaren aurrean eskutik utzia, zu Palestina. Zoru zuriaren planetan odol husten zauria, zu Palestina. Zeuri!
Submitted by Iron_Wraith — Jun 05, 2026
Askeak behin sinistuz, handik ona mugituz, ikusten ez diren mugetan. Gabezia sentitu, oldarkor agertu, eskatzea zaila behar denean. Saretuta bizi, bakardadea nagusi, eltxoak amaraunean, zilarrezko kaiolan. Babestuak sinistuz, ondokoa zapalduz, distira itsuen mugetan. Uhinetan hazi, neurri gabe irentsi, molde bakarrak hezi. Arauen atzetik kritika doa hilik, nekez gurpilean biraka, zilarrezko kaiolan. Aurpegirik ez duen jabearen makina itxian engranajeak. Errukirik ez duen sistemaren egituretan ondo jarrita, harrapatuta. Gero, nork ikasi zuen ihes egiten, tarteak bereizten, (berriz) libre izaten? Norberari entzuten, aske hiltzen? Zilarrezko kaiolan.
Submitted by Iron_Wraith — Jun 05, 2026