Latzen
Album • 1998
Gauetan bakarrik denarentzat Egunak gauak bihurtzen dira Segundu bakar batean mina handituz Eta gauak segundu asko ditu Oraindik zure etxeko leihora Begira zu noiz itzuliko zain Negarrez mozkortuta ametsetan Ondo sentitu nahi badut hobe ez sentitzea Izenak burmuinean nahasten dira Atzo neska atsegin bat ezagutu nuen Baina atzera egiterik jadanik ez dago Oroitzapenek barnetik itsutu egin naute Itsutu naute! Itsutu egin naute! Askotan izan ohi naiz barnean negarrez Atzo neska atsegin bat ezagutu nuen Baina ni beti bezala hori da txarrena Oritzapenek barnetik itsutu egin naute Itsutu naute! Itsutu egin nauzu!
Submitted by Infernal Flame — Apr 26, 2025
Denbora asko da ezagutzen zaitudala Konfidantza dena eskaini nion pertsona zara Gauza on ta txarrak elkar jasanez beti Errealitate gordin honi gogor eutsiz! Baina saldu nauzu Ta ez dut ahaztuko Traidorea! Traidorea! Burua jan zizuten beraien menpe egon arte Inguruko guztioi egindako minaz ohartu arren Sentimen guztiak baztertu zenituen Pentsakera aldatuz lau txakur txiki batzuen truke! Saldu egin nauzu Ta ez dut ahaztuko Traidorea! Traidorea! Orain itzuli nahi duzu lehen utzitako bidera Baina markaturik zaude bizi osorako: koldarra! Beldurraren morroi izan ta argi ibili bestela Espero ez duzunean jo ta hautsiko dizut muturra! Denbora asko da ezagutzen zaitudala Konfidantza dena eskaini nion pertsona zara Baina saldu nauzu Ta ez dut ahaztuko Traidorea! Traidorea!
Lanean zaude toki berean Guztiz erreta ixilik Orori baietz oro jasanez Makinatzat hartuta Traba asko kolpe franko Bizkarrean jasota Zurekin zu gabe Aurrera berdin segiko dute Gupida barik Ilea moztu itxuraldatu Behar izan zenuen Behin eta berriz arotik pasa Beste masaila eskaintzen Bi hil barru ate joka Ibiliko zaren arren Beharrak bultzata Edozein eskaintza usteli Heltzen diozu Aukera baten bila Putreen artean Sistemaren barnean Dirauzun artean Garbi dute beraiek Zu ez zarela ezer Azpijokoz nahi duten Dena egiten dute / egiten dizute Aukerak urri dira Gutxi zure alde Emandakoa hartu Edo handik alde
Submitted by johnmansley — Apr 26, 2025
Nire poza motiborik gabe Irainekin tristetzeagatik, mila esker! Argumentu faltsuekin Nire izena zikintzeagatik, mila esker! Kolpe ugari Edozein pertsonak Edonola emanda Edoniz izanda Zartadek piztu dute Motel nuen sugarra Irakatsi didate Ateratzen indarrak Eskerrik asko! Nire erlazio sentimentala Goitik behera birrintzeagatik, mila esker! Ustezko lagunak Nire aurka jartzeagatik, mila esker! Kolpe ugari… Zartadek piztu dute… Eskerrik asko!
Nortasun osoa galduta nabil Denbora daramat aurkitu nahirik Inguruari, jakintsuei… Galdetzean erantzunak ugari Ez dakit nor naizen Norbaiten asmakizun bat? Ispilu aurrean ikusi ahal da Bakoitzaren funtsa mundu puta hontan? Pentsamenduak, eginbeharrak… Bizi gara ezezagunean Ez dakit nor naizen Arima reenkarnatu bat? Adimena instintutan bilakatzen denean Izatea izango da soilik halabeharra Aurkituko al da noizbait Izatearen giltza? Galdetzen jarraituz misterio bila Sinplifikazio merkeak nonahi Zeru goikoak, infernukoak… Ase dute batzun jakinmina Ez dakit nor naizen Ororen protagonista? Adimena instintutan bilakatzen denean Izatea izango da soilk halabeharra Eta nik jakin nahi dut Aurkitiko al den noizbait Biziki nahi dut Izatearen giltza Nor naiz ni eta nondik nator? Nora noa eta nork erantzun? (Eta nik ez dut nahi instintutan bizitzerk Nire izatearen zergatia jakin gabe) Aurkituko al da noizbait (Eta jakin nahi dut nire aurrekoen eta ondorengoen Bizitzek zergati bat duten) Izatearen giltza?
Submitted by Grave666 — Apr 26, 2025
Beste behin ere jipoia Emateko prest dago Prakak jantzita nork dauzkan Jakinarazteko Gizontasuna harro erakusten du Mesprezu eta mehatxuez beldurtuz Gustora sentitzen da Kalera ateratzean Badauka zer kontatu Lagun artean Gauzak aldatu direla Ez du onartu nahi Bere antzera zakilak Aurki daitezke nonahi Ezjakintasunaren adibideak Gehiago direnaren eskolakoak Estereotipoak Irakaskuntza zaharrak Aintzakotzat hartuta Gustora bizi gara Lanean, kalean ado etxean Diskriminazioa Saltzen den kultura da Halere, ezin dugu ahaztu Sortu gaituen ama Emakumea dela Ohituren menpe! Berdintasunaren bidea hartuta Guztiok dugu asko irabazteko Nahiz eta egongo den Kontrakoren bat beti Aurrera joko dugu Gure borrokan
Submitted by MetalElf — Apr 26, 2025
Jada urteak dira Alkoholez betetako Uda haietatik Beharbada pixkat zaharttu gara Bagenekin orduan Bizitza bide bat zela, Bakoitzaren bidea Ukatzea alferra zela Burua neskez beteta Gaua aintzakotzat hartuz Gure azpimundua sortuz Pentsatzen dut herria, Gizartea, maitasuna… Ideiekin aurrera egiten Jarraitzen duzula Pixkat erreta baina Nik ere bai uste dut Nahi duguna izateko Eskubidea dugula Gu ez gara inoiz izan Pertsona berdinak baina Iritsiko da eguna…: Taberna zulo baten Elkartuko gara Ardoa edango dugu Haseratan bezela Ta orduan herriari Sua emango diogu Denbora pasa arren Gu gazteak gara…garela Gauak piztutako sua Goizak itzaltzen duena Iritsiko da eguna…: Taberna zulo baten Elkartuko gara Ta orduan urteei Su emango diegu Denbora pasa arren…gu gazteak gara
Submitted by The Void — Apr 26, 2025
Nola azaldu hurrengo mendeko umeei Lurraren azala behin basatia izan zela? Animalia ezberdinen bizilekua Argazkiak bakarrik lehenaren testigu Moztu! Birrindu! Pozoitu! Suntsipenaren aroa heldu da: xxi. Mendea Planeta arrotz bat, giza zapalkuntza Espezie bakarra Bere munduan itotzen Teknologia aurrerakuntzak antzu dira Naturaren papera betetzeko orduan Erosotasun beharrak kontrolik ez dauka Bizitzaren arnasa moteltzen den heinean Moztu! Birrindu! Pozoitu! Suntsipenaren aroa heldu da: xxi. Mendea Planeta arrotz bat, giza zapalkuntza Espezie bakarra Bere hondakinetan hiltzen Non da giza inteligentzia? Non da giza logika? Nola azal du hurrengo mendeko umeei Gu izan garela hondamenaren errudun?
Submitted by Grave666 — Apr 26, 2025
Potrotaraino Manipulazioaz Interesen arabera Dena antolatzen Potrotaraino Itxurakeriaz Jende aurrean, praktikan Aurpegi birekin Erne egon Ez itsutu Erosi Nahi zaitu Ardi larruz dabil otsoa Potrotaraino Egia erdiekin Gezurrek besteko Pozoia baitute Potrotaraino Hitz merkeekin Txaloen azpian Agindu ustelak Erne egon… Argi! Potrotaraino Engainu hutsekin Zoriona eskaintzen Gorrotoa ematen Potrotaraino Berekoikeriaz Botere ahaltsua Guztion gainetik Erne egon… Argi!
Submitted by NecroGod — Apr 26, 2025
Indijena bat Fruituekin herrira Bizkar gainean Bere biziaren zama darama Bitartean etxean bere alaba Bortxatzen du mexikar militarrak Bizitza asko zapalduak Entzuten dira bere oihuak Mundu osoan dira entzuten Entzuten baina, baina gor Gor, entzuten…gor Dena jokatuz Pateratan gazte etorkinak Goseak datoz Esango diete ilegalak direla Borrokatzen ez duzun lege horrek Hiltzaile bihurtu zaitu orain Hirietako begiradak Aurkitzen dira itzalduak Oihuak asko ikustean Ez dugu ikusten eta gor Gor, entzuten gor Gor, ikusten gor Ez dugu ikusten Ez dugu entzuten
Submitted by Corpse Grinder — Apr 26, 2025
Bizirik nago Nagoen lekuan Biztanle naiz Nonahi Inork ez nau mugituko Txotxongilo baten erara Edonongo mendi puntan Aurkitu nahi dut nire… Askatasun osoa Sentimendu osoak Bai Maite ditudan nahiak Erakartzen nau Etxeko lurrak Jaio bainaiz Hemen Lotura bat miresmen bat Hartu-eman baten barnean Bihotzeko lurraldean Aurkitzen baitut nire… Askatasun osoa Sentimendu osoak Bai Maite ditudan nahiak Milaka herrialde Beren lurrak babesten Bakoitzak baidarama Lurra odolean Askatasun osoa… Denok lurrean Eta lurra odolean Denok lurrean Eta lurra lurra lurra odoletan!
Submitted by Lake of Tears — Apr 26, 2025
Gela batean itsatsirik gorputza ohe bati, hilik Urteetan eskatzen dagokidan eskubidea Baina gizarte honen lege sinpleek Ukatzen dute nire nahia; ulertzeko zaila Gela batean itsatsirik gorputza ohe bati, hilik “Jaungoikoak dauka bizitza kentzeko eskubidea” Errugabe asko hilko duten armak Bedeinkatzen ditu elizak; ulertzeko zaila Esklabutza amaitu da azkenean bakean naiz Ulertuko dute noizbait hiltzea zela nire eskubidea? Bizitza, bizitza denean ederra eta Bizigarria da, (eskubidea) Baita zuzena heriotza duin bat burutzea norberak Bere unean Libertatearen alde borrokatu Izan ta direnen artean naiz Bakean naiz…
Submitted by Immortal — Apr 26, 2025
Gauetan bakarrik denarentzat Egunak gauak bihurtzen dira Segundu bakar batean mina handituz Eta gauak segundu asko ditu Oraindik zure etxeko leihora Begira zu noiz itzuliko zain Negarrez mozkortuta ametsetan Ondo sentitu nahi badut hobe ez sentitzea Izenak burmuinean nahasten dira Atzo neska atsegin bat ezagutu nuen Baina atzera egiterik jadanik ez dago Oroitzapenek barnetik itsutu egin naute Itsutu naute! Itsutu egin naute! Askotan izan ohi naiz barnean negarrez Atzo neska atsegin bat ezagutu nuen Baina ni beti bezala hori da txarrena Oritzapenek barnetik itsutu egin naute Itsutu naute! Itsutu egin nauzu!
Submitted by VladTheImpaler666 — Apr 26, 2025
← Go back to Latzen